Overblog
Editer l'article Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
30 mars 2013 6 30 /03 /mars /2013 14:37

 

 

hendaiakosuperpo13-copie-1.jpg

Pasaiako kanpo postuaren egitasmoa. Argazkia gazteabertzaleak.org

 

Argitaratua: 2013-03-23 10:33:33

 

Pasaiako kanpo portuaren Zuzendaritza proiektua aurrera atera aitzin egin behar den herri onurari buruzko inkesta publikoak lehen emaitzak ematen hasi da. Pasaiako portua handitzearen egitasmoa Bidasoatik hurbil izanik mugaren bi aldeetako erakundeek egin behar dute ikerketa. Ipar Euskal Herrian Inkesta publikoaren ondoren komisario ikerlariak kontrako iritzia eman du egitasmoaren inguruan. Gipuzkoa aldean emaitzak ez dira ezagutzera eman oraindik. Igurumenaren defentsarako elkarteak biltzen dituen CADE kolektiboak lehen pausu hau baikorki baloratu badu ere mesfidati agertu da eman beharreko beste pausuen emaitzetaz.

"Guretzat lehen pausu hau baikorra da, baina bigarren etapa Hegoaldean ere horrelako iritzia izatea da" adierazi du CADEko bozeramaile Victor Pachonek. Inkesta publikoa abiatu zenean kolektiboak eta Hendaiako ACE elkarteak jendearen parte hartzea sustatzeko eta superportuaren egitasmoak ingurumenarentzat dituen kalte ekologikoak ezagutzeko kanpaina abiatu zuten.


CADEren proposamena

CADEk ingurumenarentzat kaltegarria izango litzateken kanpo portuaren ordez gaur egun den portua modernizatzea eta bertan den kutsadura kentzea eskatu du. Aldi berean "pasabide ekologikoa" egitea ere proposatu du Donostiatik eta Aturri itsasoratzen den tokiraino.

 


Source: C:\Users\maritxu\AppData\Local\Temp\kazeta.info - Pasaiako portuari buruzko kontrako iritzia eman du Komisario ikerlariak.mht


 

 

Partager cet article
Repost0

commentaires