Overblog
Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
26 janvier 2013 6 26 /01 /janvier /2013 14:13

 

hendaiakosuperpo13.jpg

 

Pasaiako kanpo kaiari buruzko galdeketa, 2012ko abenduaren 27tik 2013ko urtarrilaren 28ra.

Urt. 26, 2013


Ingurumena


Hendaiako ACE elkarteak aspaldian irrikaz espero zituen datuak aurkitu ditu ustekabean, Pirinio Atlantikoetako prefekturaren webgunean. Izan ere, prefetak aipatu proiektuaren gaineko galdeketa egingo zela berretsi zuenetik, zain ginen alferrikako proiektu erraldoietako bat deritzogun hori noiz aztertuko.


Galdeketa publikoa, beraz, 2012ko abenduaren 27tik hasi eta urtarrilaren 28ra bitartean iragango da eta honokoa du lerro-burua : « Pasaiako (Espainia) portuko azpiegituren gida plana » ("Projet de plan directeur des infrastructures du port de PASAJES situé en Espagne.")


Hendaiako ACE elkarteak eta CADEk gonbidatu nahi dituzte ingurumenaren aldeko elkarteak, surf eta mendi elkarteak eta hiritar oro proiektu honen kontrako iritzia azaltzera, gure kostaldea arpilatzea beste helbururik ez duelako, gure ekonomia irauliko duelako eta gure bizimodua suntsituko duelako, zenbait megalomanoren handikeria neurrigabea asetze alde, “hazkunde” deritzoten hondamendian oinarritzen baitute ekonomiaren zuzentzea.


Info+ erlazionatua: Suprefeta Pasaiako Superportuaz

 


 

Source: http://antxetamedia.info/recordings/news/pasaiako-kanpoko-portuaren-kontrako-alegazioak/

 

 

Partager cet article
Repost0