Overblog
Editer l'article Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
18 septembre 2013 3 18 /09 /septembre /2013 12:04

 

 

DSCF1671.jpg

 

MANIFESTE DE SOLIDARITÉ AVEC LES QUATRE INCULPÉS DANS LE PROCÈS DE L’ENTARTAGE CONTRE LE TGV

À YOLANDA BARCINA


Le procès aura lieu le 18 novembre et les peines de prison sont de 5 à 9 ans de prison 

 

Le 27 octobre 2011, trois personnes ont “entarté” la presidente de la région de Navarre, Yolanda Barcina, lors de l’assemblée de la Communauté du Travail des Pyrénées qui avait lieu dans la ville de Toulouse. Le visage de Barcina a été, pendant quelques instants, couvert de meringue. Cette action de protestation réalisée par le mouvement de désobeissance au TGV Mugitu! avait comme objectif de dénoncer la responsabilité de Yolanda Barcina dans l’imposition du TGV en Euskal Herria (Pays Basque), un projet qui, dès sa naissance, a suscité une très grande opposition.  À Toulouse, l’action n’a pas été suivie d’une arrestation ou d’une identification, les gardiens se sont limités à expulser les activistes de la salle. Cependant à leur retour en Navarre, les auteurs de l’entartage ont été arrêtés par la police et accusés d’un délit d’attentat à l’autorité par la cours d’assise, un tribunal d’exception qui s’est arrogé le droit de les juger. De plus, une quatrième personne a été postérieurement accusée du même délit à cause de sa participation dans l’action de protestation de Toulouse et à la conférence de presse réalisée le jour suivant à Pampelune pour expliquer les raisons de cette action. Actuellement, la cours d’assise a fixé la date du procès le 18 novembre et réclame des condamnations qui vont de 5 à 9 ans de prison.

 

            Le Train à Grande Vitesse est un projet écologiquement dévastateur et économiquement désastreux. Grand gaspilleur d’énergie, destructeur de l’environnement, bruyant, le TGV accroit la centralisation du territoire créant de grandes aglomérations au détriment des villages et petites villes, il encourage l’hypermobilité et l’élitisme: la plupart des gens ne l’utilise que très peu ou jamais, et seule une minorité s’en sert habituellement. De plus, les grosses infrastructures comme le TGV impliquent un énorme gaspillage des ressources publiques et elles sont à l’origine des fortes réductions budgétaires que nous souffrons actuellement.  

 

Les dirigeants ont bien entendu caché pendant 25 ans ce que ce projet allait coûter du point de vue social, économique et écologique; ils ont menti en chantant les louanges de ce moyen de transport et ont insulté voire même criminalisé l’opposition au TGV à chaque fois qu’elle est apparue, alors qu' ils se sont beaucoup de fois enrichis frauduleusement comme le prouvent les “papiers” de l' affaire Bárcenas. Yolanda Barcina représente à la perfection cette attitude arrogante et continuellement mensongère.

 

C’est pourquoi nous considérons que des actions populaires comme “l’entartage” de dirigeants qui, comme Yolanda Barcina, imposent le TGV en cachant ses effets nocifs et son véritable impact économique et social, sont un mode de contestation parfaitement légitime et compréhensible. D ’autre part, nous dénonçons la gravité et la disproportion des peines de 5 à 9 ans de prison jamais vues auparavant dans aucun pays occidental, puisque les actions d’entartage similaires à celle-ci ont à peine eu de conséquences légales. Tout cela contraste honteusement avec la “magnanimité” des tribunaux envers les politiciens menteurs et corrompus, absous la plupart des fois.

 

C’est pourquoi, nous exigeons que les travaux du TGV se paralysent et que le procès judiciaire contre les quatre accusés de l’entartage qui a sucré le visage de Barcina n’aie plus lieu. En outre, cette affaire aurait dû être en tout cas jugée à Toulouse, lieu des faits. Nous voyons bien que ce procès possède tous les éléments qui définissent “l’injustice pénale”, comme l’utilisation de tribunaux d’exception qui se chargent de la répression de la dissidence sociale et l’application de code pénaux de plus en plus répressifs pour criminaliser la désobéissance civile. Nous désirons aussi que la fin de ce procès mène à une prise de conscience quant à l’inutilité et l’agressivité du TGV et d’autres infrastructures tout aussi mégalomanes et destructrices.

 

Non au Train à Grande Vitesse

 Stop au procès contre les quatre inculpés

La désobéissance n' est pas un délit

Diffusion du manifeste: 

Nous vous demandons de distribuir ce manifeste de solidarité dans votre entourage et d’envoyer votre soutien à l’adresse mugituaht@gmail.com , en indiquant votre nom ou celui de votre association. 

 

Prochaines mobilisations: 

12 novembre:

Journée d’actions décentralisées et concentrations de solidarité.

 

16 novembre:

Manifestation de soutien aux inculpés et contre le TGV à Pampelune

 

18 novembre: 

Procès et concentration devant la Cours d’Assise (salle de San Fernando de Henares, Madrid).

 

Soutien économique:  

3035.0068.08.0680058591 (Laboral Kutxa)

 

Campagne de solidarite:

Nous appelons donc à la population  à agir de la façon qu' elle trouve la plus opportune: en participant aux mobilisations proposées; en ecrivant aux médias; en organisant des débats avec les entarteurs; en promouvant des iniciatives de soutien économique (concerts, tirages au sort...); en adhérant personnellement ou collectivement au manifeste; en soutenant économiquement; etc.

 

Contact:

mugituaht@gmail.com

Téléphone: (0034)654480589

 

Pour plus  d’information:

www.tavtazo.org

http://mugitu.blogspot.com

 

AHTren AURKAKO TARTALARIEKIKO ELKARTASUN MANIFESTUA

Entzutegi Nazionalak azaroaren 18an epaituko ditu Yolanda Barcina tartakatzeagatik 5 eta 9 urte arteko kartzela zigorrak eskatzen zaizkien lau auzipetuak

 

2011 urteko urriaren 27an, Nafarroako lehendakari Yolanda Barcina tartakatu zuten hiru lagunek, Pirinioetako Lan Komunikatea Toulousen ospatzen ari zen osoko bilkuran. Une batez, merenge gozoz estalia egon zen Barcinaren aurpegia. Ekintza haren bidez, AHTren aurkako Mugitu! desobedientzia mugimenduak Yolanda Barcina salatzen zuen, hain zuzen ere Euskal Herrian oposizio zabala jaso duen AHTren inposaketaren erantzule nagusia bera zelako ekitaldi hartan. Toulousen tartalariak aretotik kanporatu zituzten segurtasun zaindariek besterik gabe, eta ez zen protesta ekintzaren ondorioz atxiloketarik eta identifikaziorik egin. Alabaina, Nafarroara bueltan, Foruzaingoak tartalariak atxilotu eta “agintariaren aurkako atentatua” egin izana leporatuta Espainiako Entzutegi Nazionalean inputatu zituen, salbuespenezko auzitegi horrek beretzat hartu duelarik akusatuak epaitzeko ahalmena. Gainera, laugarren pertsona bat akusazio berarekin auzipetua izan da geroztik, Toulouseko protestan eta Iruñean ekintzaren arrazoien berri emateko hurrengo egunean egin zen prentsaurrekoan parte hartzeagatik. Egun, Entzutegi Nazionalak azaroaren 18an jarri du epaiketa egiteko data, 5 eta 9 urte arteko kartzela zigor eskariekin.

 

Abiadura Handiko Trena ekologia arloan suntsitzailea eta ekonomikoki porrot egin duen egitasmoa da. Lurrari eraso, energia xahutu, zarata arazo larriak sortu, hipermugikortasuna areagotu eta herri txiki nahiz hiri ertainen kaltetan lurraldea hirigune handietan are gehiago zentralizatzera datorren garraiobide elitista da AHTa: herritarren gehiengoak inoiz edo behin erabiltzen du, eta gutxiengo batek soilik baliatzen du maiztasunarekin. Bestalde, AHT bezalako azpiegitura-lan handietan baliabide publiko kopuru itzelak xahutzen dira, eta zarrastelkeria hori murrizketa sozialen eragileetako bat da. 

 

Hori gutxi balitz, agintariak AHTren kostu soziala, ekonomikoa eta ekologikoa nahita ezkutatzen aritu dira azken hogeitabost urteetan zehar; egitasmoaren ustezko onurez gezurretan ihardun dute eta AHTren aurkako oposizioari irain egin diote kriminalizatu ez dutenean; eta kasu askotan ustelkeriaz aberastu dira, Bárcenasen paperek erakusten duten moduan. Agintariengandik nozitu dugun prepotentzia eta engainuzko jarrera hori nabarmen agertzen du Yolanda Barcinak.

 

Gauzak horrela, gure ustez erabat ulergarriak eta zilegiak dira Yolanda Barcina eta haren gisara AHTren inposaketaren erantzule diren agintarien “tartakatzea” bezalako ekintza herrikoiak. Finean, egitasmo horren benetazko ondorio ekonomiko eta sozialen inguruan gezurrak esanez  eta AHTren eragin kaltegarriak ezkutatuz inposatu den proiektu txikitzaile horren aurka protesta egiteko bide justua da hori. Aldiz, lau ekintzaile hauei ezarri nahi zaizkien 5 eta 9 urte arteko kartzela zigorren erabateko proportzionaltasunik eza eta larritasuna salatzen ditugu: izan ere, halako kriminalizazio batek mendebaldeko inongo herrialdetan ez du parekorik, agintarien tartakatze ekintzak lege-hauste arin gisa ebazten diren auziak baitira nonnahi, apenas ondorio legalik ekarri ohi ez dutenak. Hau guztia, gehienetan absolbituak diren politikari gezurti eta ustelekin Justiziak agertu ohi duen eskuzabaltasunarekin aldera daiteke gero.   

 

Horregatik guztiagatik, AHTren eraikuntza lanak gelditzeko eta Barcinaren aurpegia gozotu zuten tarten auziarengatik Espainiako Entzutegi Nazionalean lau pertsona hauen aurka zabaldutako prozesua bertan behera uzteko exijitzen dugu. Gainera, auzi honek edozein kasutan Toulouse epaitua beharko zuen, gertakarien tokian. Beraz, epaiketa honek “injustizia penala”ren osagarri guztiak biltzen dituela esan dezakegu ezbairik gabe: bestek beste, Entzutegi Nazionala bezalako salbuespenezko auzitegi batez baliatzen delako disidentzia soziala erreprimitzeko, eta kode penal geroz eta errepresiboagoak aplikatzen direlako desobedientzia zibila kriminalizatzeko. Eta auzi honen amaierak behingoz AHTren eta gainerako azpiegitura erraldoi eta txikitzaileen behar gabeziaz eta kaltegarritasunaz jabetzeko balio dezan nahi dugu.

 

 

Abiadura Handiko Trenik Ez!

Tartalarien kontrako prozesua bertan behera utzi!

Desobedientzia ez da delitua!

 

Manifestuaren zabalpena: 

Elkartasun manifestu hau zuen inguruan zabaltzeko eta zuen sustengua mugituaht@gmail.com helbidera bidaltzeko eskatzen dizuegu, elkartearen edota pertsonaren izena emanez.

  

Deialdiak eta mobilizazioak:

 

Azaroak 12:

Herriz herri ekintzak eta kontzentrazioak egiteko elkartasun eguna

 

Azaroak 16:

AHTren aurkako eta tartalariekiko elkartasun manifestazioa Iruñean.

 

Azaroak 18:

Epaiketa eta elkarretaratzea Entzutegi Nazionalean (San Francisco de Henares-eko aretoa, Madril).

 

Laguntza ekonomikoa:

3035.0068.08.0680058591 (Laboral Kutxa)

 

Sostengu kanpaina:

Herritarrak kanpaina honetan parte hartzera gonbidatu nahi ditugu, beraiek deritzoten erarik egokienean: komunikabideetara idatziz, tartalariekin hitzaldiak antolatuz, laguntza ekonomikorako ekimenak sustatuz (kontzertuak, zozketak...), elkartasun manifestura atxikimendu indibidual eta kolektiboak eginez, diruz lagunduz, e.a.

 

Harremanetan jartzeko:

mugituaht@gmail.com

Tlfnoa: (0034)654480589

 

Informazio gehiago:

www.tavtazo.org

http://mugitu.blogspot.com

 

Partager cet article
Repost0

commentaires